Atomic + Trondheim Jazz Orchestraren txanda izan zen atzo Kursaaleko Auditorioan. Kanpoaldeko euriaren soinuaren antza hartu zuten ikusleen txaloek hamabi musikariak taulara agertu zirenean. Musika garaikidetik abiatu eta jazzerantz egin zuen lehen piezaren ostean euskaraz agurtu zuen ikusleria Fredrik Ljungkvistek, eta 2004an Donostian egon zirenekoa gogoratu. Atomic taldeko kideak Trondheim Jazz Orchestrako musikariekin batera aritu ziren atzokoan.
Frenetikoa eta delikatua izan zen emanaldia, alderdi konposatuen eta inprobisazio esperimentalaren arteko balantzan. Kontraste hori bisuala ere izan zen, bateria- eta perkusio-jotzaileek lurrera botatzen baitzituzten partiturak, euren inguruko tresnak jaso, jo eta bota bitartean. Musikarien arteko komunikazioak ere geruza bat gehitu zion kontzertuari, pieza bakoitzean taldekide desberdinak aritu baitziren zuzendari lanetan.
Finean, kontzertua musikaz gozatzeko eta musikaren eratze prozesuaz gozatzeko aukera ederra izan zen. Alderdi garaikide edo esperimentalagoek batzuetan deserosotasuna ere sor zezaketen eta erritmo eta melodia erosoagoekin kontrastean emaitza interesgarria lortzen zuten konposizioek. Jazzaren lurralde ezagunagoetan ere ibili ziren tarteka, baina arriskurik hartzeko beldurrik gabe.
Ez dago esan beharrik maisuki aritu zirela musikariak, eta entzuleek txalo zaparrada luze batez saritu zituzten amaieran. Bigarren aldiz atera zirenean frenetikotasun erabatekoan itxi zuten kontzertua, delikatuki koordinatutako frenetikotasunean, noski.
Donostiako azken berrien buletina
Donostiako azken berriak biltzen ditu hiru egunean behin.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan iristen zaizu posta elektronikora.
HITZA PDFan
15 urtez, Donostia bere hartan erakutsi du IRUTXULOKO HITZAk. Argi dugu kalitatezko eta gertuko edukia eskaintzen jarraitzea dela gure ardura oraingo egoera zail honetan ere. Horregatik, etxetik bada ere, donostiarrontzat etengabe lanean jarraitzen dugu! Baina bide honetan segitzeko, ezinbestekoa da zure konpromisoa, zuek ere HITZA hartzea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz, modu librean kontatzea da eta izan da 15 urtez gure eginkizuna. Baina bide hori egiten jarraitzeko zure konpromisoa ezinbestekoa da.
Horregatik, oparitu IRUTXULOKO HITZA: urtebeteko harpidetza + 15. urteurreneko poltsa.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.
Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.