Amarako jaiak, iruditan

Uztailaren 26an hasi eta San Inazio egunean amaitu zituzten Amarako jaiak. Azken hilabetetan auzoan egiten ari diren lanak direla eta, jaietarako eremu zabalagoa hartu ahal izan dute aurten, eta adin guztietako auzotarrak jai giroan murgildu dira egunotan. Arrokako plaza berrian jarduerak egin dituzte estreinakoz, eta aurten auzoko eragile bat omendu dute aurreneko aldiz jaien hasieran: Eskola dantza taldea. Auzoko taberna eta saltokiek ere parte hartu dute jaietan, eta jai batzordeak egindako argazkiekin bilduma bat osatu dugu, festetako une esanguratsuenak errepasatzeko.






















































