Auzotarrek biziarazi dituzte Loiolako jaiak
Auzotarren parte-hartzeari eta babesari esker ospatu dituzte aurtengo jaiak. Bilduma batean jaso ditugu festetako unerik politenak.
Jaiak egin edo ez egin zalantzan egon ostean aurrera egitea erabaki zuen Loiolako Jai Batzordeak orain dela bi hilabete. Auzotarren parte-hartzeari eta babesari esker ospatu dituzte aurtengo jaiak. Uztailaren 27rik 31ra egin zituzten eta egitarau betea eta askotarikoa antolatu zuten aurtengorako ere.
Kuadrillen batelen estropadan ohi baino kuadrilla gehiagok hartu zuten parte eta holly-festan kolorez blai amaitu zuten auzotarrek. Aurten lehen aldiz Loiola Got Talent lehiaketa egin zuten, eta loiolatarren talentu-erakustaldiak girotu zuen igande iluntzea.
Asteazkenean, hilaren 31n eman zieten agurra festei, hiltzearen ehorzketarekin. Iltzea bizi dela erakutsi du Loiolak, eta Loiola bizi dela.
Hona hemen jaien lehen egunetan Jai Batzordeak ateratako argazkien bilduma: