Donostiako Klasikoak hainbat aldaketa eragingo ditu hiriko garraioetan eta trafikoan datozen egunetan
Bihar izango da Donostiako Klasikoa txirrindularitza txapelketa, eta hori dela eta, Donostiako Udalak hainbat aldaketa iragarri ditu hiriko garraioetan eta trafikoan. Emakumezkoen irteera 10:00etan izango da, eta gizonezkoena 11:30ean, eta, nagusiki, Erdialdean “eragin nabarmena” izango duten trafiko neurriak hartuko ditu udalak.
Gaur, abuztuaren 2an, emango zaie hasiera trafiko mozketei. 8:00etatik 15:00etara, Bulebarra ibilgailuentzat itxita egongo da (garraio publikoa, bertakoak, motoak, taxiak, larrialdi zerbitzuak eta bertakoak izan ezik). Bestetik, 15:00etatik 21:30era, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, Bulebarra ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kaleraino.
Bihar, aldiz, Bulebarra 8:00etatik 20:00etara moztuta egongo da. Trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea, Kolon pasealekua Askatasunaren Hiribidean hasi eta Bulebarreraino zabalduko dela jakinarazi du udalak. Emakumezkoen lasterketaren irteera dela eta, 9:30etik 11:00etara Bulebarra, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea eta Zubieta kalea Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango dira. Gizonezkoen lasterketaren irteerari dagokionez, kale horiek moztuko dira 11:00etatik 12:00etara.
Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Erregeordearen kalea, Zubieta kalea, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 11:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da. Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.
Igeldorako bideek ere trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da 11:30etik Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan erratz-autoa pasatzen den arte (18:00ak inguru); bi norabideetan itxita egongo da. Dena den, jakinarazi dute han egongo diren Mugikortasun Agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20ra.
Dbus enpresak ere bere autobus lineetan zenbait ibilbide eta aldaketa iragarri ditu. Hona hemen informazio guztia.
Era berean, udalak udararako hartutako neurria gogorarazi du. Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko, uztailaren 1etik irailaren 30era, biak barne. Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute euren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Azkenik, lurpeko aparkaleku publikoek ere eraginak jasango dituzte.
- Bulebarreko Aparkalekua:
Sarbidea: Erregina Erregeordearen kalea eta Bulebarra itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
Irteera: Bulebarra itxita 8:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
Bertakoentzat Bulebarreko sarrera eta irteerak itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
- Alderdi Eder Aparkalekua:
Irteera: Hernani kalea itxita 8:45etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
Sarbidea : Hernani kalea itxita 8:00etatik 20:00etara.
8:45etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu.
- Kontxa Aparkalekua:
Sarbidea: Andia kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
Irteera: Miramar kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.
- Okendo Aparkalekua:
Sarbidea eta irteera: Erregina Erregeordearen kaletik itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.