Milatik gora etxebizitza turistikok dute baimena

Iazko martxoan etxebizitza turistikoei buruzko ordenantza berria indarrean jarri zenetik 850 inguru etxebizitzari eman diote erabilera turistikorako baimena. Ofizialki 1200 inguru etxebizitza turistiko leudeke Donostian, ordenantza berria baino lehen jadanik lizentzia zeukaten 348 etxebizitzei azken urtekoak gehituta. Hala eta guztiz ere, zenbaki hori bikoiztu egiten da DataHippo webgunearen arabera. 2018ko urrian orotara 2450 etxebizitza turistiko zerrendatzen zituen AirBnB webgunean.
Udaletxeko langileek etxebizitzak erabilera turistikorako behar duten lizentzien eskaerak aztertzen jarraitzen dute oraindik. Lan hori egiten ari den taldea bost teknikarik eta bost udaltzainek osatzen dute egun.
Hainbat hiritako, besteak beste, Donostiako, etxebizitza turistikoei buruzko legedia Europako Batzordearen aurrera eraman du Etxebizitza eta Apartamendu Turistikoen Elkarteen Federazioak (Fevitur). Salaketaren arabera, “betetzen ezinezkoak diren eskakizunak” dituzte ordenantza horiek.