Renferen geltokia eta Tabakalera elkartzen dituen pasabidea zabalik da

Frantzia pasealekua eta Nestor Basterretxea elkartzen dituen pasabidea. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Frantzia pasealekua eta Nestor Basterretxea plaza elkartzen dituen pasabidea ireki dute. Autobus geltokiaren lanak hasi zirenean itxi zuten Renfeko geltokiaren trenbideen gainetik igarotzen den oinezkoentzat pasabidea, eta ordutik, herritar askok berriro irekitzeko eskatu dute. Brandenburgoko Atea deituriko atea berreraikitzen hasi ziren 2017ko urtarrilean, eta hamabi zutabeak eta frisoa ezarri zituzten. Ondoren, pasabidea konpondu zuten, eta azkenik, zabalik da oinezkoentzat.