Bederatzi moto erre dira eta pertsona bat atxilotu dute suteen harira
Bederatzi moto erre dira gaur goizean, Egiako Iruresoro plazan eta Loiolako Erriberako Bartzelona hiribidean izandako bi suteren ondorioz. Poliziak jakinarazi duenez, pertsona bat atxilotu dute gertakarien harira, eta orain gertatutakoa ikertzen ari dira. Egian, zortzi motorrek su hartu dute, eta horietatik hiru guztiz kiskalita geratu dira, hiruk kalteak jasan dituzte, eta biri arinki eragin die suak. Bartzelona hiribidean, berriz, motor bat kiskalita geratu da. Bi suteak goizeko lauak eta bostak bitartean izan dira.