Autobusen zerbitzu bereziak egongo dira Aste Nagusian zehar
Aste Nagusia dela-eta zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dbusek abuztuaren 10etik 17ra. Linea batzuetan aldaketak ere egongo dira, jaietako ekitaldiengatik. Su artifizialen ostean 00:50 arte luzatuko dira zerbitzuak eta 1:00etik aurrera Gautxori zerbitzuak egongo dira 5:00ak arte. 10ean eta 17an 6:00ak arte luzatuko da zerbitzua eta 14an goizeko 7:00ak arte, lehen autobusekin lotuz.
Abuztuaren 14tik 17ra, biak barne, Ilunberainoko autobus zerbitzuak egongo dira.
Era berean, hainbat aldaketa eta mozketa egongo dira zenbait lineatan. Pasealeku Berriko barraken instalazioa dela-eta 39-Urgull linea ezin izango da erabili abuztuaren 21era arte.
Bulebarra festa eremu izango den uneetan eta trafikoa moztuta egongo denean ere hainbat aldaketaren berri eman dute. Ibilbideen eta geltokien aldaketa guztiak xehe-xehe ikusteko kontsultatu Dbusen webgunea.