Umeak identifikatzeko doako eskumuturrekoak banatuko ditu DYAk Aste Nagusian
Seigarrenez kanpaina berezi bat jarriko du martxan DYAk Aste Nagusian. “Txikienen segurtasunean eta ongizatean pentsatuz”, umeak identifikatu ahal izateko eskumuturrekoak banatuko dituzte. Horietan haurraren izena idatzi daiteke, baita heldu baten telefono zenbakia, behar izanez gero, berarekin kontaktuan jarri ahal izateko. Eskumuturrekoak eskuratzeko, hainbat banaketa leku jarriko dituzte aste osoan zehar. Era berean, alkoholaren kontsumo arduratsua sustatzeko kanpaina bat ere egingo dute. Elkarteak gogorarazi du “alkohola eta gidatzea nahastuz gero, iristea zorte kontua” dela.
Honakoak dira banaketa lekuen ordutegiak eta lekuak:
- Abuztuaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara, Alderdi Eder lorategietan.
- Abuztuaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Haurren Jolastokian, Koldo Mitxelena inguruan.
- Abuztuaren 12an, 17:00etatik 19:00etara, Portuan, Piraten Abordatzean.
- Abuztuaren 13an, 17:00etatik 19:00etara, Bulebarreko Bizikleta Festan.
- Abuztuaren 14an, 17:00etatik 19:00etara, Kursaal Eta Bulebar ingurutik.
- Abuztuaren 16an, 18:00etatik 20:00etara, Zurriola pasealeku ingurutik eta Grosen (erraldoi eta buruhandien ikuskizunean).