Haizeak gogor jo duen arren, horda piratak Donostia abordatu du berriro ere. 1.500 lagunek hartu dute parte aurten Aste Nagusi Piratako abordatzean, eta zailtasunak zailtasun, gehienek lortu dute Kontxako hondartzan lehorreratzea.
203 baltsa eta 1500 lagun baino gehiago izango dira gaurko Abordatze piratan. 17:00etan kaitik botako duten txupinazoarekin emango diote hasiera Aste Nagusi Piratako ekitaldi ezagunenari.
Donostiako Piratek egun handienetako bat dute gaur: Abordatze Eguna. Udalak prestatutako egitarauan, aldiz, kirol jarduera ugari egongo dira gaur.