Abuztuaren 17an egingo dute Aste Nagusiko gaueko manifestazio feminista
Aste Nagusiko lehen egunean egin ohi du mugimendu feministak eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko gaueko manifestazioa. Aurten, aldiz, jaietako azken larunbaterako deitu dute manifestaziora, hilaren 17rako, hain zuzen. Bosgarren urtez, “gauak eta kaleak emakumeenak* ere” badirela aldarrikatuko dute, eta martxa Zuloaga plazatik irtengo da, 23:45ean.
Antolatzaileek beltzez eta estalita joateko deia egin dute, eta mobilizazioan zehar grabatuak ez izateko eskaera zabaldu dute. “Ez dugu grabatuak izan nahi”, adierazi dute kartelean. Halaber, gogorarazi dute manifestazioko lehen lerroa “trans, bollera eta emakumeentzat*” izango dela.