Amenabarrek "kalean utzi dituela" salatu dute
153 familia Amenabar eraikuntza enpresaren zain daude. Txominen, kartzelaren ondoan, eraiki duten eraikin batean etxebizitza erosi dute, eta jada bukatuta dagoen arren, ez diete sartzeko baimena eman. Ekainerako egon behar ziren euren etxe berrian, baina oraindik zain daude. Hainbat bizilagunek protesta egin dute Amenabarrek Askatasunaren hiribidean duen egoitzaren aurrean. Hitza betetzeko eskatu diote.
Bizilagunek adierazi dute etxebizitza bukatuta dagoela, baina Amenabarrek ez duela etxebizitzak emateko baimenik, oraindik ingurua urbanizatzeko lanak ez dituelako egin, eta hori egingo duela bermatzeko Donostiako Udalari abal bat bat ordaindu behar diolako lehenbizi.