Piratek Donostia abordatuko dute gaur
203 baltsa eta 1500 lagun baino gehiago izango dira gaurko Abordatze piratan. 17:00etan kaitik botako duten txupinazoarekin emango diote hasiera Aste Nagusi Piratako ekitaldi ezagunenari.
Goizean goizetik kaian lanean ari dira Donostiako Piratak, arratsaldean hiria abordatzeko erabiliko dituzten baltsen eraikuntzan. Goiz osoan zehar banaturiko hiru txandatan antolatu dute muntaketa, eta 14:00 arte kaiko arrapalan izango dira baltsei azken ukituak ematen.
Lanak amaituta, elkarrekin bazkalduko dute Kaimingaitxo gunean, eta brindisa ere egingo dute. Bazkalostean, berriz, kaira bueltatuko dira kalejiran, 17:00etan Ezkilak eta Mattik botako dute txupinazora heltzeko.
Urtero bezala, suhiltzaileekin batera diseinatutako segurtasun plana osatu dute, eta DYAren, Gurutze Gorriaren eta Babes Zibilaren laguntza izango dute parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Kaian, zaingorako hainbat postu izango dituzte, eta ur azpian, urpekariak istripuak saihesteko prest egongo dira.
Abordatzea 2003an sortu zuten piratek, eta gaur hamaisegarren aldiz sartuko dira uretara, hasierako ilusio berez eta berritasun nabarmen batekin: aurten, baltsa politenak saria izango du. Piratei ez zaie arrazoirik falta, hortaz, goizak iraun bitartean ajeari aurre egin eta lanean buru-belarri aritzeko.
Dono$tia abordatzeko eguna iritsi da eta piratak euren baltsak muntatzen hasi dira jada kaiko arrapalan!
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 12, 2019
Guztira 203 baltsa eta 1.500 lagun baino gehiago izango dira gaurko Abordatzean #ANPirata19 #IzanPirata #AbordatzePirata pic.twitter.com/UeNkDYxgtX