Azken orduetako eraso matxistak salatzeko manifestaziora deitu dute Donostiako Piratek
Goizean Flamenkan eskainitako prentsaurrekoan, 24 orduko epean sei eraso matxistaren berri izan dutela adierazi dute Donostiako Piratek. Eraso horiei erantzun bat emateko asmoz, arratsaldean manifestazioa egingo dute Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Protesta 19:00etan abiatuko dute, Bulebarretik.
Gainera, festetan parte hartzen duten emakumeen segurtasuna bermatu ezin dutela argudiatuz, gaurko prest zuten egitaraua bertan behera uzteko erabakia hartu dute mugimenduko kideek.
Piratek salatutako erasoez gain, goizaldean Okendo plazan beste bi emakumek jasandako erasoaren berri eman du udalak, eta gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Alderdi Ederren.
ADI PIRATAK!! 24 ordu baino gutxiagoan 6 eraso sexistaren berri izan dugu Piratok. 19:00tan MANIFESTAZIOA hasiko dugu Bulebarretik. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!! pic.twitter.com/H8sdVPDYot
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 14, 2019