Parte Zaharrean dantzatu da Arkaitz Dantza taldea
Ezpata dantza Arkaitz Dantza taldearen eskutik, Konstituzio plazan. Mikel Estomba Urtero bezala, Arkaitz Dantza taldeak Konstituzio plazan egin du dantza emankizuna. 12.ootan Parte Zaharreko kaleetan zehar ibili dira ikusleei ezpata-dantza eskainiz. Ondoren, Konstituzio plazara iritsi dira 12:30ean, eta beste hainbat dantza egin dituzte, brokel-dantza eta soka-dantza tartean.
Txistuek jotako piezen laguntzarekin, Añorgako Dantzariak Gipuzkoako dantzen tradizioan trebeak direla erakutsi dute beste urte batez.


