Pirata txikienek kaia abordatu dute
Abordatze txikia egin dute kaian gaur goizean, eta haurrek uretara salto egiteko aukera izan dute. Pirata Bihurriak izan dira antolamenduan, eta zenbait baltsa jarri dituzte kaiko aldapan 2 eta 12 urte artean dituzten haurrek Donostia abordatzeko.
100 bat baltsa atera dira uretara eta 250 haur inguruk hartu dute parte Abordatze txikian. Zenbait guraso ere protagonista izan dira, haien seme-alabekin busti direlako itsasoan. Ezkila kapitaina eta Matti kaiko aldapan egon dira txikienak animatzen, eta euria ez da oztopo izan giro paregabean Donostia abordatzeko. Hasiera batean, eguraldiak ez du lagundu, baina denbora aurrera joan ahala eguzkia atera da eta festari kolorea eman dio.