Arartekoaren eskaerei udalak ez diela erantzuten dio Uliako auzo elkarteak
Uliako Auzo Elkarteak adierazi du, Uliako parkearen harira, Arartekoak iaz aurkezturiko eskaerei ez diela erantzuten Donostiako Udalak. “Kexa-espedienteei ez die erantzuten, horietan batetik babesa eskatu zen Ategorrietako Mintegietako parkearen gainean, eta bestetik, HAPO plan orokorraren aldaketa bateskatzen zen parkean”, azpimarratu dute.
Arartekoak hainbat informazio eskaera egin dizkio udalari, baina erantzunik gabe. Horiek horrela, uztailaren 23an, Arartekoak informazio eskaera berri bat egin zion.
Martxoa hasieran Uliako Soroborda eta Buskando ur-biltegiak Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedientea abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Pasa den uztailean, berriz, Jaurlaritzak berretsi zuen parkeari monumentu multzo izendapena ematea. Dena dela, auzo elkarteak babesturiko eremua zabalagoa izatea eskatu du.