Errondoko luizia egonkortuko du udalak
Errondogainako luizia egonkortzeko proiektua burutzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu du gaur goizean Tokiko Gobernu Batzordeak. 251.159 euroko aurrekontua izango du proiektuak eta obrak egiteko epea bi hilabetekoa izango da.
2018ko apirilaren 12an gertatutako luiziaren harira dator proiektua, eta joan den otsailean onartu zuen udalak. Hainbat lan egingo dituzte mendi magala egonkortzeko, hala nola, sarbideen prestatzea, gune batzuen egonkortzea, saneamendua, erliebea estaltzea eta drainatzea.