Arraun Lagunak ere Kontxako Banderaren lehian ariko da
Emakumezkoen sailkatze estropadan Orio izan da onena, eta beste bost traineru hauek osatuko dute zortzikoa datozen bi igandetan: Hibaika, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Riveira.
Donostiako hiru traineruak izango dira Kontxako Banderaren lehian. Emakumezkoen sailkatze estropadan Arraun Lagunakek bigarren denborarik onena egin du (11:31). Donostiarraren lehen mailako emakume eta gizonen traineruekin batera ariko dira Kontxako uretan.
Hona hemen, Nerea Txokarro arraunlariaren balorazioa:
Emakumezkoen sailkatze estropadan Orio izan da onena, eta beste bost traineru hauek osatuko dute zortzikoa datozen bi igandetan: Hibaika, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Riveira.
Zazpi onenen sailkapena:
1. Orio 11:12.90
2. Arraun Lagunak +18
3. Hibaika +22
4. Zumaia +25
5. Hondarribia +29.80
6. San Juan +29.90
7. Riveira +33
Gizonezkoetan Ondarroa izan da sailkatze estropadan denborarik onena egin duen trainerua. Orio, Santurtzi, Hondarribia, Urdaibai, Kaiku eta Zierbena ere sailkatu dira. Zazpiak Donostiarrarekin batera lehiatuko dira.
Zazpi onenen sailkapena:
1. Ondarroa 20:15
2. Orio +7.20
3. Santurtzi +7.40
4. Hondarribia +9
5. Urdaibai +11.50
6. Kaiku +11.50
7. Zierbena +17
Sailkatze estropadako unerik onenak irudi bilduma batean jaso ditugu: