Hamalau onenak sailkatuko dira
IRUTXULOKO HITZAk Kontxako Banderaren sailkatze estropadaren jarraipena egingo du.
Gaur arratsaldean jokatuko da Kontxako Banderaren sailkatze estropada. Emakumezkoen 20 traineruak 17:30ean hasiko dira lehian, eta gizonezkoen 23 ontziak 18:00etatik aurrera. Multzoka aterako dira erlojuaren kontrako saioa egitera.
Hamalau onenak sailkatuko dira datozen bi igandetan Kontxako estropadetan aritzeko; zazpi emakumezko eta beste zazpi gizonezko traineru Donostiarraren bi taldeekin batera. Ondo bidean, guztira hiru ontzi donostiarrek parte hartuko dute Kontxako Banderan. Euskotren Ligan bigarren sailkatu ondoren, Arraun Lagunakek aukera asko ditu sailkatzeko
Parte hartzaileak
Emakumezkoetan 20 traineruk parte hartuko dute sailkatze estropadan: Arraun Lagunak, Cabo, Perillo, Mugardos, Deustu, Mecos, Colindres, Hernani, Hibaika, Hondarribia, Isuntza, Kaiku, Lapurdi, Nautico de Rivera, Ondarroa, Orio, Tiran, San Juan, Tolosaldea eta Zumaia.
Gizonezkoetan, aldiz, 23 ontzi izango dira lehian: Arkote, Astillero, Bermeo-Urdaibai, Mecos, Cabo, Ares, Deustu, Getaria, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Pedreña, Zarautz, Zierbena eta Zumaia.
IRUTXULOKO HITZAk sailkatze estropadaren jarraipena egingo du, eta gauean argazki galeria bat ere ikusgai jarriko du.