Kamiseta berria aurkeztu du Gipuzkoa Basketek datorren denboraldirako
2019/2020 denboraldian erabiliko dituzten kamisetak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoa Basketek Kontxako badian, Ciudad San Sebastian katamaranean. Ohiko moduan, lehen ekipazioa urdina izango da eta bigarrena zuria, eta Gipuzkoako lurraldea izango dute bi elastikoek urdin argian marraztuta. Berritasun nagusia, ordea, logoan dago, lehen zeukan igela kendu baitiote aurten.