40 urte bete dira Iñaki Kijera donostiarra hil zutenetik
Bi omenaldi eskaini dizkiote Iñaki Kijera donostiarrari, haren heriotzaren 40. urteurrenean. Zehazki, gaurko egunez hil zuen Espainiako Polizia Nazionalak Ijentea eta Kanpndegi kaleen arteko izkinan. Leku horretan omendu dute Kijera, gaur eguerdian. Inor ez da hiltzen, ahazten ez badugu! lelopean ekitaldia egin dute.
Ohore handiz eramaten dugu Kijera Gaztetxearen izena. Gaur 40 urte dira Iñaki gaztea erail zutela, 40 urte ondoren herriak memoria dauka!
— Kijera Gaztetxea (@AZgaztetxea) September 1, 2019
Inor ez da hiltzen, ahazten ez badugu!
Agur eta ohore Iñaki! pic.twitter.com/ExVINNGrSb
Atzo, berriz, Antiguako bizilagunek antolatuta, lore eskaintza egin zuten Kijerak Miramarren duen monolitoan.
Iñaki Kijera 1979ko irailaren 1ean hil zuen tiroz Espainiako Polizia Nazionalak, 18 urte zituela. Errefuxiatu eta preso politikoen aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zen Kijera, eta poliziak manifestazioa desegin zuenean hil zuten tiroz, aipatu izkinan.