Arraun Lagunak onenekin ariko da, eta Donostiarra ohorezko txandatik kanpo
Oriok irabazi du Kontxako Banderaren lehen estropada emakumezkoetan. Aldiz, Hondarribiak egin du denborarik onena gizonezkoetan. Datorren igandeari begira lehia irekita dago.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian, Kontxako uretan. Emakumezkoetan, Orio izan da onena eta Arraun Lagunak bigarren sailkatu da. Donostiarrako nesken ontzia, berriz, zazpigarrena izan da.
Gizonezkoetan, Hondarribiak egin du denborarik onena, eta Donostiarra seigarren sailkatu da.
Traineruen arteko aldeak ez dira erabakigarriak izan, eta hurrengo asteko igandeko bigarren jardunaldian erabakiko da Kontxako Bandera. Emakumezkoen ohorezko txandan Orio, Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan ariko dira. Gizonezkoen ohorezko txandan, berriz, Hondarribia, Orio, Santurtzi eta Zierbena.
Emakumezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Orio 10:43,34
2. Arraun Lagunak 10:49,76 (+6)
3. Hibaika 10:54,04 (+10)
4. San Juan 10:56,60 (+13)
5. Hondarribia 11:01,40 (+18)
6. Riveira 11:04,84 (+21)
7. Donostiarra 11:05,92 (+22)
8. Zumaia 11:09,26 (+25)
Gizonezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Hondarribia 19:19,88
2. Orio 19:25,42 (+5)
3. Santurtzi 19:29,00 (+9)
4. Zierbena 19:34,82 (+14)
5. Urdaibai 19:38,92 (+19)
6. Donostiarra 19:43,18 (+30)
7. Ondarroa 19:50,30 (+30)
8. Kaiku 20:13,52 (+53)
Lehen jardunaldiko unerik onenen irudi bilduma: