Emaitza on batekin igo nahi dute arrapala
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Donostiarrako mutil zein neskek, eta Arraun Lagunakeko neskek denbora ona egitea dute helburu. 11:00etan ariko dira emakumezkoak, eta 12:00etan gizonezkoak.
Hamalau traineru ariko dira lehian Kontxako Banderan. Lehen jardunaldian ahalik eta denbora onena lortzea izango dute helburu. Donostiako hiru ordezkari izango dira Kontxako uretan. IRUTXULOKO HITZAk lehen jardunaldiaren jarraipen berezia egingo du. Iluntzean ikusi ahalko dira bideo laburpena eta argazki galeria.
Emakumezkoetan, Donostiarra lehen txandan ariko da Orio, Hondarribia eta Hibaikarekin batera. Arraun Lagunak, berriz, bigarren txandan lehiatuko da Riveira, San Juan eta Zumaiarekin. Hona hemen kaleen zozketa.
Lehen txanda:
1. Donostiarra
2. Hibaika
3. Hondarribia
4. Orio
Bigarren txanda:
1. Riveira
2. Zumaia
3. San Juan
4. Arraun Lagunak
Gizonezkoetan, Donostiarrak bigarren txandan parte hartuko du eta Hondarribia, Zierbena eta sailkatze estropadan ezustekoa eman zuen Ondarroa izango ditu arerio. Lehen txandan, aldiz, ondorengo lau ontziak ariko dira: Orio, Kaiku, Santurtzi eta Bermeo-Urdaibai. Hauxe duzue kaleen zozketa.
Lehen txanda:
1. Santurtzi
2. Orio
3. Kaiku
4. Urdaibai
Bigarren txanda:
1. Ondarroa
2. Hondarribia
3. Donostiarra
4. Zierbena
Eguraldiaren iragarpena
Goibela eta umela izango dela iragarri du Euskalmetek. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Euria egingo du, oro har euri txikia, baina noizean behin baliteke mardulagoa egitea. Itsasoaren egoerari dagokionez, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da eta metro eta erdiko olatuak espero dira.