Kontxako lehen jardunaldiko hiru traineru donostiarren balorazioak
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian. Emakumezkoetan, Orio izan da onena eta Arraun Lagunak bigarren sailkatu da. Sei segundoko aldea dago bien artean. Xubane Uribarrena arraunlariak egin du traineru donostiarraren balorazioa. Aldiz, Donostiarrako nesken trainerua zazpigarren izan da, eta ez da ohorezko txandan izango. Maialen Alkorta arraunlariak egin du estropadaren balorazioa.
Gizonezkoetan, Hondarribiak egin du denborarik onena, eta Donostiarra seigarren sailkatu da. Horrela, ohorezko txandatik kanpo geratu dira. Niko Iurramendi arraunlariak egin du taldearen balorazioa.