Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrek irabazi dute Dantza Sueltoko Txapelketa
Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketak irabazle berriak ditu igandetik. Konstituzio plazan eskainitako emanaldien ostean, Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrek jantzi zuten txapela, txapelketa bi urtez jarraian irabazi zuten Idoia Besada pasaitarrari eta Xabier Artola irurarrari erreleboa hartuz.
Bigarren postua Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten, eta hirugarrena, berriz, Laura Bastida eta Ekaitz Uzkudun azpeitiarren eskuetan geratu zen. Jantzi onenaren saria, aldiz, Sopelako Irati Lopez eta Gorka Granadok irabazi zuten.