Alderdi Ederreko noria hilabete bukaera bitarte mantenduko dute
Abuztuaren hasieran jarri zuten Alderdi Ederreko noria berria, eta orduan, Donostiako Udalak iragarri zuen irailaren 8ra mantenduko zuela. Komunikabide batek aurreratu duenez, ordea, hilabete bukaera bitarte egongo da zabalik. Udalak horrela izango dela baieztatu du.
Udako noria eta negukoa udaleko bi sail desberdinek kudeatu dute. Udakoaz Donostiako Festak departamentua arduratu da, Aste Nagusiari loturikoa izanik. Aldiz, negukoa Donostiako Sustapena sailak kudeatu zuen, eta badirudi, asmoa dutela aurtengo gabonetan ere noria jartzeko.