Miramonen autokarabanentzako 132 plazako kanpina egingo dute
Donostiako Udalak Oriamendiko Plan Berezia onartu du. Horren bidez, autokarabanentzako 132 plazako kanpina egingo dute Miramonen dagoen Oriamendiko Goiztxiki bidean. Ondo bidean, datorren udan erabilgarri egongo dela esan du Eneko Goia alkateak.
Kanpineko lursail bakoitzak asfaltaturiko gune bat izango du karabanak eta autokarabanak aparkatzeko. Lorategia ere izango du, eta gainera, harrera, komunak, botikina eta lehen sorospenerako gela, gauza baliotsuen zaintza gunea, arropa garbilekuak eta harraskak.
Bestalde, aisialdirako hainbat zerbitzu izango ditu Oriamendiko parkinak. Horretarako, ez dute eraikin berririk eraikiko, instalazioak egun dagoen eraikinean jarriko dituztelako.
Kanpina hiriaren erdialdearekin lotura izango du autobus zerbitzuaren bidez, eta Amara zein Morlans auzoekin komunikatua egongo da bidegorrien bitartez.