Hiru lazo hori margotu dituzte Haizearen Orrazian
Haizearen Orraziko eskulturan hiru lazo hori agertu dira, kartzelan dauden Kataluniako politikariekin elkartasuna sinbolizatzen dutenak. Eneko Goia alkateak gertaturikoa gaitzetsi du, eta horrelako obra batean pintaketak egitea “ulertezina” dela adierazi du. Eduardo Txillidaren eskulturan margotu dituzte lazo horiak.
Donostiako Udala Txillida eta Peña Gantxegi familiekin jarri da harremanetan pintaketaren berri eman, eta horien ezabaketa nola egin adosteko. “Zorionez, badirudi erraztasunez kentzeko moduan izango direla”, esan du Goiak. Udaleko teknikariak dagoeneko lanean jarri dira eskulturako pintaketak kentzeko.