Realak bere 110. urteurrena ospatuko du larunbatean Saguesen
Larunbatean, irailaren 7an, Realak 110 urte beteko ditu, eta klubak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu bere urteurrena ospatzeko. Arratsaldeko lauetatik gauerdira arte, adin guztietako zaleentzako jarduerak egingo dituzte Sagueseko zabalgunean: launakako futbol txapelketa, puzgarriak, jolasak, tailerrak, antzerkiak, mahai-inguruak, kontzertuak eta abar.
Besteak beste, Barrexerkak taldeak emanaldi umoretsua eskainiko du 19:00etatik aurrera, eta gaualdera, zaleek Izaki Gardenak eta Dupla taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dute. Aurretik, berriz, mahai-inguru bat egingo dute klubeko hainbat jokalari historikok euren bizipenak partekatu ditzaten. Horien artean, Jose Mari Martinez, Xabi Prieto, Larraitz Lucas, Aitor Lopez Rekarte, Aintzane Encinas, Imanol Agirretxe eta Iñaki Alkiza egongo direla iragarri du klubak.
Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, eta herritarrak festan parte hartzera animatu ditu Realak.