Urte batez "auzoa berpizten" daramatela ospatuko dute Kijera gaztetxean
Kanpandegi kaleko Kaialde ikastola okupatu zuen Parte Zaharreko Gazte Asanbladak joan den urteko irailaren 2an. Hamar urtez itxita zeraman eraikinak, eta proiektuan parte hartzen dutenek auzoari eta auzotarrei gune publiko bat eskaintzea dute helburu.
Hilabete honetan, beraz, urtebete beteko da eraikina berreskuratu zutenetik, eta, ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte irailerako. Urte batez auzoa berpizten! lelopean, atzo egin zuten gaztetxean lehen jarduera: zirko tailer irekia. Gaur, 19:00etan kapoeira tailer irekia egingo dute.
Hona hemen Kijera gaztetxearen I. urteurreneko egitaraua:
- Irailak 7, larunbata: konpresa berrerabilgarrien joskintza tailerra, 11:00etan.
- Irailak 8, igandea (Kontxako Banderaren finala): gaztetxeko barra irekita egongo da egun osoan zehar.
- Irailak 10, asteartea: kick boxing tailerra, 17:00etan.
- Irailak 12, osteguna: pintxo-potea musikarekin; 17:00etan.
- Irailak 13, ostirala: Pilotaren memoria: barrene herrikoia, 18:00etan.
- Irailak 14, larunbata: Desjabetuon memoria hitzaldia, 11:00etan.
- Irailak 16, astelehena: bertso tailerra, 17:00etan.
- Irailak 19, osteguna: kalejira auzotik zehar eta pintxo-potea, 19:00etan.
- Irailak 21, larunbata: haurren eguna eta mus txapelketa, 16:00etan.
- Irailak 22, igandea: auzolana.
- Irailak 27, ostirala: Gudari Eguna.
- Irailak 28, larunbata: herri bazkaria eta egun osoko egitaraua.