Kontxako bandera Donostian gera daiteke 69 urteren ondoren
Arraun Lagunakek bere lehen Kontxako bandera irabazi dezake igandean, Oriok joan den astean lortutako sei segundoko aldea gainditzeko gai bada. Donostiarraren bi traineruak, euren aldetik, onena ematen saiatuko dira ere. Emakumezkoen txandak 11:00etan abiatuko dira, eta gizonenak, berriz, 12:00etan.
(Argazkia: Irati Salsamendi) Ia zazpi hamarkada igaro dira traineru donostiar batek Kontxako bandera irabazi zuen azken alditik. 1950ean, urteetan zehar garaipenetik oso gertu ibili ostean, Parte Zaharreko Esperanza Kirol Elkarteak Kontxan historia egitea lortu zuen, hiriari bere azken bandera izan dena eskainiz.
Orain, 69 urte beranduago, Donostiako beste traineru batek handienen zerrendan grabatu dezake bere izena. Arraun Lagunakek sei segundoko tartea gainditu beharko du amets hori betetzeko, eta horretarako, igandean gertu izango du bere zaleen berotasuna.
Donostiarra, bere aldetik, lehen txandan lehiatuko da, sailkapenaren burutik 22 segundora. Jarraian, emakumezkoen bi txandetako traineruen denborak:
Emakumezkoen lehen txanda:
- Hondarribia 11:01,40 (+18)
- Riveira 11:04,84 (+21)
- Donostiarra 11:05,92 (+22)
- Zumaia 11:09,26 (+25)
Emakumezkoen ohorezko txanda:
- Orio 10:43,34
- Arraun Lagunak 10:49,76 (+6)
- Hibaika 10:54,04 (+10)
- San Juan 10:56,60 (+13)
Gizonezkoetan, lehia estua espero da ohorezko txandako traineruen artean. Donostiarrak seigarren postuan amaitu zuen Kontxako lehen estropada, eta banderatik 30 segundora geratu zen. Hala ere, Igor Makazagaren mutilak taldearen orain arteko markak gainditzeko asmoz sartuko dira uretara.
Gizonezkoen lehen txanda:
- Urdaibai 19:38,92 (+19)
- Donostiarra 19:43,18 (+30)
- Ondarroa 19:50,30 (+30)
- Kaiku 20:13,52 (+53)
Gizonezkoen ohorezko txanda:
- Hondarribia 19:19,88
- Orio 19:25,42 (+5)
- Santurtzi 19:29,00 (+9)
- Zierbena 19:34,82 (+14)

