Aldaketak egingo dituzte Dbusen Txomiñeneko geltokietan eta 35 linean
Txomiñeneko eta Aintzieta pasealekuko lanak bukatuta, behin betiko kokaleku berria izango dute gaurtik aurrera 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineetako hainbat geltokik. Alde batetik, bi geltoki berri sortu dituzte Martutene alderantz: Txomiñeneko anbulatoriokoa eta Felisa Martin Bravo kaleko 4. zenbakikoa.
Bestetik, norabide berean, Aintzieta geltokia behin betiko kenduko dute, eta Renfe-Loiola geltokiak bertan behera jarraituko du egokitzapen lanak bukatu arte, beraz, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Txomiñeneko anbulatorioan gelditzen jarraituko du. Erdialde alderantz ere aldaketak egingo dituzte 26, 41, 31 eta B4 lineetan, Txomin Enea eta Antzieta 31 geltokiak Antzieta pasealekuko berezko geltokietara itzuliko baitira.
35 linea
35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linean ere aldaketak egingo dituzte gaurtik aurrera, Matia Zentroko irteerak murriztuko baitituzte lanegunetan, eta irteera gehiago jarriko dituzte Tolosa 138 geltokian. Hauek izango dira, beraz, bi geltoki horietako irteeren ordutegi berriak:
- Irteerak Tolosa 138tik: 8:00-9:00 – 10:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 18:00 – 19:00 – 20:00 – 21:00.
- Irteerak Matia Zentrotik: 11:00 – 14:00 – 17:00 (minutu batzuk lehenago Tolosa 138 geltokian geldialdia eginda).
Halaber, hauek izango dira Ospitaleetatik bi geltoki horietara egingo dituzten irteeren ordutegiak:
- Tolosa 138rako irteerak: 7:30 – 8:35 – 9:35 – 11:35 – 12:35 – 14:35 – 15:35 – 17:35 – 18:35 – 19:35 – 20:35 – 21:35.
- Matia Zentrorako irteerak: 10:35 – 13:35 – 16:35.