Apar festarekin hasi dira Porrontxo jaiak
Plaza Haundiko haurrentzako jolasekin hasi dira gaur arratsaldean Egiako Porrontxo jaiak, eta giro aparta egon da. Puzgarriekin eta bestelako jolasekin hasi dira haurrak jaietaz gozatzen, eta apar festarekin hasi da benetako jai giroa, auzoko haurrek primeran pasa baitute aparrarekin elkar bustitzen. Aste osorako egitarau zabala prestatu dute jai batzordekoek, eta jarduera indartsuenak asteburuan helduko dira, hala nola, osteguneko kuadrillen igoera, ostiraleko Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua eta larunbateko kuadrillen afaria. IRUTXULOKO HITZAk jaietako egitarau osoa argitaratu zuen joan den astean.