Aste osoko egitarau zabala prestatu dute Jolastokietako jaietarako
Gaur arratsaldeko XII. Pala eta Eskuzko Txapelketarekin hasi dira Jolastokietako jaiak, eta aste osoan zehar mota guztietako hainbat jarduerataz gozatu ahal izango dute auzotarrek. Haur, gazte eta helduentzako kirol, gastronomia eta kultur jarduerak antolatu dituzte, hala nola, saskibalioi txapelketa eta Granujas kaleko musika taldearen emanaldia. Jarraian, jaietako egitarau osoa:
Irailak 10:
- 18:00. XII. Pala eta Eskuzko Txapelketa.
Irailak 11:
- 18:00. Miguel Baztanen oroimenezko XXVIII. edizioa: 3 vs. 3 futbol txapelketa.
- 19:30. Kuadrillen arteko futbito txapelketa.
Irailak 12:
- 18:00. Kale antzerkia: Muxi eta Tomax hondartzara joan dira.
- 18:35. Argazki lehiaketa (irailaren 24a arte iraungo du eta argazkiak jai batzordeari eman behar zaizkio).
- 18:40. 3 On 3 saskibaloi lehiaketa.
Irailak 13:
- 17:45. Suziriak.
- 18:00. Smoke Screen eskolaren erakustaldia.
- 19:15. Erraldoi eta buruhandiak Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 19:30. Kuadrillen arteko txapelketaren finalerdiak.
- 20:00. Pregoi kontzertua: Pasai txaranga.
- 20:30. Sardina jana.
- 22:30 Dinbi-Damba eta Old Charm Blues taldeak.
Irailak 14:
- 9:00. Diana Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 10:15. Malabarismoa.
- 10:30. Ping-Pong txapelketa.
- 10:35. Xingola lasterketa bizikletan.
- 11:00. Oinezkoen lasterketa.
- 11:15. Haur parkea Bertsolari Txirrita plazan (9 orduko iraupena izango du eta bi gaztelu puzgarri egongo dira). Bestalde, Battlefield live jarduera egingo dute (zikintzen eta minik egiten ez duen paintball-a) Harrobieta plazan.
- 12:00. Pottokak haurrentzat.
- 13:00. Apar festa.
- 13:30. Poteoa Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 17:00. Haur danborrada.
- 17:05. Tute txapelketa Joserra tabernan.
- 18:00. Pala finalak.
- 18:30. Txokolate eta bizkotxo jana.
- 19:15. Erraldoi eta buruhandiak, Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 21:30. Herri afaria (saihetsa, entsalada, ogia, ardoa eta postrea).
- 22:30. Dantzaldia DJ Rurekin.
- 01:00. Zezensuzkoa.
- 02:30. Baratxuri zopa eta ezusteko bat.
Irailak 15:
- 9:00. Diana Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 9:50. Bradierea kaleko salmenta.
- 10:00. XXXIV. Jolastokieta lasterketa herrikoia.
- 10:30. Toka txapelketa eta Pote txapelketa.
- 11:45. Lunch-a erretiratuentzat.
- 12:00. Tortilla lehiaketa eta postre lehiaketa.
- 12:00. Animalien jaialdia.
- 13:00. Poteoa Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 13:15. Sari banaketa.
- 16:00. Mus txapelketaren finalak Caballero tabernan.
- 17:00. Granujas kaleko musika taldearen emanaldia (The Blues Brothers filmean oinarrituta, musika eta erraldoiak).
- 17:30. Herri kirolak (aizkolariak eta harri jasotzaileak).
- 18:00. Sagardo eguna Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 18:30. Bollybood Dantza Jaialdia.
- 19:30. Diskoteka ibiltaria.
- 20:00. Groseko erraldoien irteera.
- 20:10. Zezensuzkoa.
- 20:30. Azken traka eta jaien amaiera.