Loteria primitiboko zozketak 6 milioi euro baino gehiago utzi ditu Grosen
Irabazleak 9 euro jokatu zituen, eta bueltan 6.287.849 milioi euro eraman ditu. Donostian balioztatu zen boletoa, Kolon pasealekuko 21. zenbakiko estankoan. Lehen kategoriako jokoan berak bakarrik asmatu ditu emaitzak.