Aieteko bidegorri berriaren lanak hasiko dituzte
Donostiako Udalak onartu du Aiete eta Oriamendi pasealekuen arteko bidegorria eraikitzeko kontratua. Zubieder enpresari adjudikatu diote eta sei hilabeteko epean egin beharko dute. 582.400 euroko inbertsioa izango du.
Lehen fasean, Jesuitinaseko biribilgunetik anbulatoriora doan bidea egingo dute. Bigarren fasean, berriz, bidegorria Oriamendi pasealekuarekin lotuko dute.
Udalak azpimarratu duenez, eskuineko espaloian egongo den bide berriak segurtasun gehiagorekin ibiltzeko aukera emango die auzotarrei, eta hiriaren Erdialdearekin lotzen duten igogailuetara errazago iritsiko dira.