Kuadrillen igoerak eman dio hasiera Porrontxo jaietako asteburu luzeari
Jaietako jarduerak astelehenean hasi baziren ere, gaur arratsaldean hasi dira Egiako haur, gazte eta helduak Porrontxo jaietaz benetan gozatzen. Haurren jaitsiera egin dute arratsaldean, eta kuadrillen igoera iluntzean. Gladys del Estalen lagunek pregoia eta txupina bota dute, Egiako aktibista antinuklearraren erailketaren 40. urteurrena dela eta. Pregoiaren aurretik, gainera, del Estalen omenezko jota bat ere abestu du bere laguna zenetako batek. Giro aparta eta kuadrillen mozorro bikainak egon dira igoeran, eta igandera arte jai giroan guztiz murgilduta egongo dira Egiakoak. Kuadrillen igoerak utzi dituen irudi onenak irudi bilduma batean eta bideo batean jaso ditugu: