Lau liga jarraian irabazi nahi ditu Txuri Urdinek
Txuri Urdin izotz hockey taldeak larunbatean abiatuko du denboraldia, Puigcerdaren aurka, iaz lortutako liga titulua defendatzeko. Donostiarrek azken hiru ligak irabazi dituzte, eta azkena, hain zuzen, katalanen aurkako finalean eskuratu zuten. Iñigo Domec entrenatzaileak argi utzi du taldearen helburua laugarren liga lortzea dela, baina ongi dakite gainerako taldeek ez dietela oparirik egingo.
Softbolean, berriz, Donostiako Atletikok dena jokatuko du play-offetako bigarren asteburuan, Rivasen aurka. Donostiarrek joan den asteko bi partidak galdu zituzten, eta larunbatean zein igandean irabaztera behartuta daude, bosgarren neurketa izan eta hor liga titulua eskuratu ahal izateko.
Futbolean, Realeko gizonek estadio bukatua inauguratuko dute larunbatean Atletico Madrilen kontra. Emakumeek, aldiz, lehen partida jokatuko dute Zubietan, euren zaleen babesarekin, Levanteren aurka.
Eskubaloian, azkenik, Bera Berak Europako EHF Kopako lehen kanporaketa jokatuko du LK Zug talde suitzarraren kontra. Lehen partida larunbatean jokatuko dute, Donostian, eta hurrengo egunekoa, berriz, Tolosan izango da.
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 1. jardunaldia
- Txuri Urdin – Puigcerda (Larunbata, 21:45)
SOFTBOLA
Ohorezko liga, titulurako fasea
- Rivas – Donostiako Atletiko (Larunbata, 11:00)
- Rivas – Donostiako Atletiko (Igandea, ordua zehaztu gabe)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 2. jardunaldia
- Reala – Levante (Igandea, 18:30)
Gizonezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
-
Reala – Atletico Madril (Larunbata, 18:30)
ESKUBALOIA
EHF kopa, lehen kanporaketa
- Bera Bera – LK Zug (Larunbata, 16:30)
- LK Zug – Bera Bera (Igandea, 12:00)