45 urtetik gorako langabeentzako 47 lanpostu eskainiko ditu udalak
Kontratuen iraupena hiru eta bost hilabete artekoa izango da, %80 eta %100 arteko lan-jardunaldiekin.
Tokiko gobernu batzordeak 587.235 euro inbertsioa onartu du 45 urtetik gorako langabeei zuzendutako lanbide-sustapeneko programa baterako. Guztira 47 lanpostu eskainiko dira, 2019ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiaren markoan, eta kontratuen iraupena hiru eta bost hilabete artekoa izango da, %80 eta %100 arteko lan-jardunaldiekin.
Jarraian, udalak eskainiko dituen lanpostuak:
- Hamar pertsona hiria eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko.
- Hamar pertsona parke eta lorategiak mantentzeko lanak egiteko.
- Lau pertsona ur eta saneamendu instalazioak mantentzeko lanak egiteko.
- Pertsona bat ur saneamendu zerbitzuaren inbentariorako.
- Hiru pertsona hiriko hondakinen inguruko ikuspen eta informazio lanerako.
- Bi pertsona hileta-zerbitzuak mantentzeko lanak egiteko.
- Pertsona bat hileta-zerbitzuaren inbentarioa eta bertako dokumentazioa artxiboa mantentzeko lanak egiteko.
- Bi pertsona Gizarte Ekintzako eta Hiri Zerbitzuetako Saileko kudeaketa administratibo lanak egiteko.
- Lau pertsona ingurumen-proiektuetan egin beharreko hainbat eratako lanak egiteko.
- Pertsona bat Mugikortasun Saileko lanak egiteko.
- Pertsona bat Kirol Patronatuaren lanak egiteko.
- Pertsona bat hezkuntzako eta gizarte-sustapeneko proiektuetan egin beharreko hainbat eratako lanak egiteko.
- Bi pertsona Dbus enpresaren instalazioak mantentzeko lanak egiteko.
- Pertsona bat Dbus enpresan berdintasun-diagnostiko bat egiteko dagoen dokumentazioa kudeatzeko lanak egiteko.
- Bi pertsona herritarrentzako arreta-prozesuen kudeaketa hobetzeko lanak egiteko.
- Bi pertsona herritarrentzako arreta-prozesuen kudeaketa hobetzeko lanak egiteko.