Gizon baten hilotza agertu da Ondarretan
Ondarreta hondartza. 42 urteko gizon baten hilotza agertu da astelehen goizean Ondarreta hondartzan. Bainulari batek topatu du, itsasertzetik metro gutxira, eta hondartzako sorosleek atera dute uretatik.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, hildako gizonaren gorpua jantzita zegoen eta ez zuen indarkeria zantzurik agertzen. Hala ere, gorpuaren autopsia egiteari ekin diote, heriotza zerk eragin dion argitu ahal izateko.
Hildakoa identifikatzea lortu dute, senideek astelehenean bertan salatu baitzuten bere desagertzea.

