Inposizio militarraren aurka elkarretaratzera deitu dute Espainiako banderaren zina egiteko ekitaldiagatik
Espainiako armadako infanteria-erregimentu batek Espainiako banderaren zina egiteko ekitaldia antolatu du iganderako, Miramar Jauregian. Ekitaldi horren izaera militar eta “inposatzailea” salatuz, Antiguako Zergatik Ez? plataformak elkarretaratzea deitu du jauregiaren kanpoaldean, Inposizio militarra edo euskal errepublika“lelopean.
Elkarretaratzea 12:00etan egingo dute, eta militarren ekitaldia, berriz, 12:30ean izango da.