Realak Claudia Roldan atzelaria fitxatu du

Realak jakinarazi duenez, 2019/2020 denboraldirako taldea itxi du gaur, Claudia Roldan hegaleko atzelari sevillarraren fitxaketarekin. Sei denboraldiz Real Betis Feminas taldean jokatu ondoren, Madrid CFF taldeak fitxatu zuen uda hasieran, eta aske heldu da orain talde txuri-urdinera. 2020ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua 22 urteko jokalariak, eta 15 dortsala eramango du elastikoan.