Ate irekiak eta doako jarduerak Donostiako kiroldegietan, Europako Kirolaren Astea dela eta

donostia kirola

Europako Kirolaren Astea irailaren 23tik 30era egingo da, eta, hori dela eta, Bidebieta, Intxaurrondo, Manteo, Etxadi, Bentab Berri, Paco Yoldi, Belodromoa, Gasca eta Egia udal instalazioek ate irekien astea egingo dute. Nahi duten donostiar guztiek igerileku zein gimnasioak erabili ahal izango dituzte, eta  hainbat kiroldegitan monitoreek prestatutako norberari egokitutako entrenamendu planak ere lortu ahal izango dira; entrenamendu plan horiek Intxaurrondo, Manteo, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo eta Paco Yoldi kiroldegietan egin ahalko dira.

Europako Batzordearen egitasmoa da Europako Kirol Astea, eta horren helburua da aste horretan eta urte osoan zehar pertsona guztiak aktibo mantentzea animatzea. Helburuarekin zerikusia du aurteko astearen leloak: #BeActive.

Doako jarduerak
Aste honetan zehar, doako 70 kirol saio baino gehiago eskainiko ditu Donostia Kirolak. Izen ematea donostiakirola.eus webgunean eta aurrez aurre udal kiroldegietan egin ahalko da. Honako kirol jarduerak eskainiko dituzte: ziklo indoor, pilates, gimnasia 65 plus, TRX, GAP, yoga, bizkorketa, jumpfit, cross training, aerobika, SGA, gimnastika bateratua, mantentze gimnastika eta hipopresiboak.

Donostia Kirolak azpimarratu du kirola “hiriko nortasunaren adierazgarri bat” bihurtu dela. Izan ere, Donostiak Europako kirol praktikaren maila altuenetarikoa du, egindako azken ikerketen arabera, hiritarren %70tik gorak kirola edo jarduera fisikoa egiteko ohitura dauka eta.

HITZAkide HITZAkide