Ibaetako parrokiako bederatzi katekistek dimisioa eman dute
Opus Deiko parrokoarekin izandako desadostasunengatik eman dute dimisioa Ibaetako parrokiako bederatzi katekistek. Parrokoak orain arteko katekesi burua kargutik kendu ondoren hartu dute erabakia. 130 familia inguruk Ibaetako parrokiara joateari utzi diote.
EITBk emandako informazioaren arabera, Ibaetako parrokiako desadostasunak ez dira berriak. Orain, ordea, katekisten pazientzia agortu da. Luis Aranalde parrokian apaiz izandako katekesi burua kargutik kendu dute, eta horrek ondorio esanguratsuak izan ditu. Dozena erdi bat familia geratu dira parrokian, eta gainerakoan Añorga, Benta Berri eta Antiguako parrokietara joan dira.
Jose Ignacio Munilla gotzainak egoeraren berri zuela esan du Aranaldek, eta gertatu dena espero zela. Opus Deiko parrokoak harturiko norabidea salatu du Aranaldek, jarrera “fundamentalistagoa” hartu duelako.