Kontadoresko udazkeneko laborategietan izena emateko epea zabaldu dute
Gazteentzako 13 laborategi artistiko programatu ditu aurten Kontadores zentroak, eta horietan izena emateko epea zabalik da. Urriaren 16tik aurrera hasiko dira, eta besteak beste, argazkigintzarekin, musikarekin eta antzerkiarekin zerikusia dutenak nabarmendu dituzte antolatzaileek.
Ikastaroak 2019ko urritik 2020ko otsailera arte izango dira, eta guztira 137 leku eskainiko dituzte, 13 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoresko laborategi proposamena, eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurten, gainera, iragarri dute dohainik izango diren hainbat laborategi antolatu dituztela.
“Udazkeneko laborategi horien helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea”, azaldu dute. Antolatzaileentzat, hain zuzen, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza egiteko hainbat irizpide hartu dituzte kontuan. Alde batetik, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu dituzte, izan ere, Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dute helburu. Horregatik diziplina ezberdinetatik datorren laborategi eskaintza zabala izango da oraingoan. Gainera, aurten 18 urte beteko dituzten gazteekin “ate irekien eguna” egitea proposatu dute irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, beraien interesak ezagutu eta etorkizunerako dituzten nahi eta beharrak kontuan hartu eta asetzeko asmoz.
Beste alde batetik, 16 urtetik aurrerakoei zuzenduriko laborategia jarriko dute martxan aurten, zehazki, DJ laborategia. Azkenik, eta Kontadoresen ohiko bilakatu den moduan, hemengo artista eta eragile gazteek egindako proposamen berritzaileei lekua egiteko xedea dute. Horretarako programatu dituzte bitxigintza laborategia, eta argazkigintza zein musika laborategiak.
Jarraian, programazioari buruzko informazio zehatza ageri da: gaiak, ordutegiak, prezioak eta izena emateko modua.
Laborategi honetan Ikasleei tresnak emango zaizkie eszena bat eta pertsonaia bat sortu eta garatzeko, eta kolektiboki antzezlan bat sortuko dugu. Eines teknikan oinarrituriko antzerki ariketak landuko ditugu, baita material ugari erabili eta hainbat gaien inguruan hausnartu ere. Eta, Eider Elorza irakasle eta zuzendari lanetan dugula, denon artean gure obra sortuko dugu.
*Ikastaro hau urria-otsaila bitartean aurreikusten da momentuz, eta ikasturte osora luzatzeko aukera egongo da, talde iraunkor bat egonez gero.
- Dinamizazioa: Eider Elorza
- Datak: urriaren 17tik otsailaren 27ra
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Eguna: osteguna
- Plazak: 10
- Prezioa: 54 euro
Argazkigintza: errelebatze analogikoa
Laborategi honetan bi saio mota izango ditugu. Batetik, argazkigintza saioak eta bestetik, errebelatze analogikoa ikasteko saioak.
Laborategiaren helburua hurrengoa izango da: ikastea errebelatzen, negatiboak lortzen eta paperean kopiak egiten, zuri-beltzean egiten den argazkigintza analogikoaren oinarrizko ibilbidea eginaz. Ikusiko ditugu argazkigintza praktika honek eskaintzen dituen hainbat aukera plastiko. Errebelatzeko eta positibatzeko saioekin hasi aurretik, argazkiak ateratzera joango gara, kamera analogikoa erabiltzen ikasteko: txirrika prestatuko dugu, kameran kargatuko dugu eta bat-bateko argazkiak aterako ditugu. Argia nola neurtu eta irudiak nola lortu ikusiko dugu.
- Dinamizazioa: Davit Amunarriz
- Datak eta ordutegia: azaroak 16, 20 eta 27 eta abenduak 4, 11, 14 eta 18
- Argazkigintza praktika: 2 saio larunbat goizez, 10:00-13:00
- Pelikula errebelatzea: 3 saio, 18:00-20:30
- Positibatzea: 2 saio, 18:00-20:30
- Eguna: asteazkenak (eta bi larunbat argazkigintza praktikak egiteko)
- Plazak:10
- Prezioa: 32 euro
Hasiberriei zuzenduriko ikastaro honetan, argazkiak eskuzko eran ateratzen ikasiko dugu. ISO-a, diafragma eta abiadura landuko ditugu era oso praktikoan. Teoria gehiena lehen egunean ikusi ondoren, kalera irtengo gara argazkiak gauez ateratzera, ikastaroa ahalik eta baliagarri eta dibertigarriena izan dadin. Azken txanpan argazkien ukitua ere landuko dugu Adobe Ligthroom programarekin, gure argazkiak hobetzeko asmoz.
- Dinamizazioa: Ura Iturralde
- Datak: Urriak 29 eta azaroak 5, 12, 19 eta 26
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Eguna: Asteartea
- Plazak: 10
- Prezioa: 15 euro
Laborategi honetan hainbat gauza interesgarri aztertzeko aukera izango dugu, esaterako, autorretratuaren lehenengo urratsak eta argazkigintzaren historian izan dituen helburu ezberdinak. Baita gaur egungo selfie-aren kontzeptua ere. Horretarako, argazkilari ospetsuen lanak ikusiko ditugu eta ikasitakoa praktikan jarriko dugu, geure buruari argazkiak ateraz eta argazki-makina ezberdinak erabiliz.
- Dinamizazioa: Cristina Calvo
- Datak: urriak 16, 23, 30 eta azaroak 6
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Egunak: asteazkena
- Plazak: 10
- Prezioa: 12 euro
DJ laborategia (16-25 urtekoentzat)
Estilo eta topikoetatik at, DJ saio bat egiteko oinarrizko irizpideak aztertuko ditugu. Bakoitzarentzat interesgarri den saio bat egiteko baliabideak landuko ditugu: nahasketak nola egin, teknika ezberdinak, musika mota ezberdinak… Hasiera batean, ordenagailua eta kontrolagailua erabiliko ditugu, ondoren, CDJak nahiz platerak, eta mahaia ere erabiltzen saiatuko gara.
- Dinamizazioa: Telmo Trenor
- Datak: urtarrilak 14, 21 eta 28
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Eguna: asteartea
- Plazak:10
- Prezioa: 9 euro
FEMINISMOA: indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak sortzen
Nolakoak dira gure espazioak? Seguruak dira guztiontzat? Egoera matxistak gertatzen al dira gure guneetan? Zer egin dezakegu gure espazioak seguruago izan daitezen?
Laborategi honek eskaini nahi duena da gune ezberdinetan gertatzen diren egoera matxisten inguruko hausnarketa bultzatzea Kontadores Gazte Zentroko gazteekin eta arduradunekin, eta egoera horiei aurre egiteko baliabideak ezagutzea. Hausnarketa horren baitan, protokolo ezberdinak sortuko dira parte hartzaile guztien artean.
- Dinamizazioa: Eider Goiburu
- Datak eta ordutegia:
- Indarkeria Matxistaren gaineko hausnarketa: urriak 9, 16 eta 23 (17,00-20,00)
- Protokoloen garapena: azaroak 6 (16,00-20,00)
- Protokoloen bateratzea: azaroak 13 (17,30-19,30)
- Eguna: osteguna
- Plazak: gutxienez 6 eta gehienez 20 parte hartzaile
- Prezioa: Doakoa
Ideietatik proiektuetarako ibilbidea
Laborategia 4 saiotan zatitzen da:
- urriak 15, asteartea
Ideiatik proiektura: buruan zerbait egiteko ideia baduzu baina oraindik guztiz definitu gabe baldin baduzu, edo zer egin bai baina nola ez badakizu, tailer honen bitartez ideiagintza prozesu bat biziko duzu, erreminta eta dinamika berritzaileak landuz eta egin nahi duzun proiektu hori definituz. - azaroak 12, asteartea
Design Thinking: tailer honetan zerbitzu edo produktu bat diseinatzen arituko gara. Horretarako gero eta ezagunagoa den Design Thinking-ak eskaintzen digun metodologia ezagutu eta praktikan jarriko dugu, zure proiektu profesionalari edo pertsonalari forma emateko. - abenduak 10, asteartea
“Canvas” negozio eredua: negozio edo proiektu bat martxan baduzu edo zerotik hasi nahi baduzu, “Canvas” erremintak erraztu egingo dizu zure proiektua definitzea eta bere osotasunean ikustea. Proiektu orori forma ematen lagunduko dion oinarrizko galdera batzuk era bisual eta dinamiko batean erantzungo ditugu saio honetan, gure estrategia eta ekintza plana definitzen lagunduz. - urtarrilak 16, osteguna
Nola aurkeztu zure proiektua: tailer honetan ikasiko dugu nola aurkeztu zure proiektua; hau da, nola aukeratu mezu garrantzitsuenak, nola neurtu denbora eta nola azaldu entzuleak jakin nahi dituen atalak. Zatoz zure aurkezle doaiak praktikan jartzera!
Dinamizazioa: Mondragon Team Academy
Ordutegia: 17:00-20:00
Plazak: 20
Prezioa: Doakoa
Bazen behin sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, kontatzeari utzi nahi ez zion herri bat…
Pertsonok kontakizunak behar ditugu bizitzeko, eta istorioak entzun, mundua ulertzeko nahiz gertakariez pentsatzeko. Halaber, ipuin kontalaritza nork bere minak eta plazerak kokatzeko tresna gisa ere erabili daiteke. Komunikazio ekintza horren bueltan jolasteko prest?
- Dinamizazioa: Mireia Delgado Exposito
- Datak: Urtarrilak 25
- Ordutegia: 17:00-21:00
- Eguna: larunbata
- Plazak: 10
- Prezioa: 6 euro
Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko eta eramateko.
- Dinamizazioa: Lander Ganzo
- Eguna: larunbata
- Plaza kopurua: 15 pertsona
- Prezioa: 8 euro saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.
- Gaiak, datak eta ordutegia:
-
Urriak 19, 16:30-20:30 Indiako sukaldaritza begetarianoa
Indiako janari begetarianoa, zalantzarik gabe, munduko hoberenetarikoa da; izan ere, gai baita dilista eta patata apal batzuetatik plater harrigarri eta zoragarriak sortzeko, eragile erlijioso, geografiko eta klimatikoak nahasiz espezien alkimiarekin: chai goxo batekin lagundutako samos, palak paneer, pakhora…
-
Azaroak 9, 16:30-20:30 Japoniar ongailu eta saltsak
Japoniar ongailu eta jatorrizko saltsen analisi eta dastatze laborategia. Bertako sukaldeko oinarrietara bidaiatuko dugu eta handik, kombu eta katsuobushitik, dashia aurkituko dugu. Eta hortik, era ezberdinetako misoak, sake mirinak, shoyuak, wasabiak, shichimi togarashiak, sanshoak, gomak… Oinarri hauekin saltsa tradizional batzuk prestatuko ditugu.
-
Abenduak 14, 16:30-20:30 Asiako kale sukaldaritza
Munduko sukaldaritzarik sinestezin, atsegingarri,eta zirraragarrienetako bat da Asiako kaleko sukaldaritza. Sormena eta pasioa dario, eta gai da motor bat, parrila bat eta maitasun handiz egunero ehunka pertsonei jaten emateko, Bangkok-eko Ho Chi Minhko edo Bombayko edozein kaleetan eta edozein ordutan: aloo tikki, tom yam kung, okonomiyaki… Bizitza kalean dago!
-
Urtarrilak 25, 16:30-20:30 Arabiar usain gozoak
Oraingo honetan Maroko, Palestina eta Libano bezalako lurraldeetara bidaiatuko dugu. Arabiar munduko errezeta goxoak kozinatzen ikasiko dugu. Espeziak, belar freskoak, fruitu lehorrak eta lekaleak baliatuko ditugu honakoak prestatzeko: baba ganoush, falafel, aranez egindako tajine atsegingarria, Marokoko barboot ogi klasikoa… Bai goxoa!
-
Laborategi honen helburua musika elektronikoaren ekoizpenaren arlora hurbilketa orokor bat egitea da. Hutsetik hasi eta, ordenagailua erabiliz, erritmoak eta melodiak konbinatzen ibiliko gara, teknika eta elementu ezberdinekin. Samplerrak, sintetizadoreak, erritmo kutxak…Teknikatik baino sormenaren ikuspuntutik jorratuko dugu musika elektronikoa, estilo eta etiketarik gabe, ondoren bakoitzak bere moduan jorratu ahal izateko erabilitako elementu horiek.
- Dinamizazioa: Telmo Trenor
- Datak: otsailak 4, 11, 18 eta 25
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Eguna: asteartea
- Plazak: 10
- Prezioa: 12 euro
Laborategi honetan, papera berrerabiliz bitxiak egiteko dauden aukerak ezagutuko ditugu. Paperezko bitxien mundura hurbilduko gara, artista ezberdinen lanak ezagutuz. Teknika tubularra ere ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Ondoren, teknika erraz honen bidez, bakoitzak bere paperezko lepokoa sortuko du. Aukera ezin hobea gabonetako oparia egiteko!
- Dinamizazioa: Agara Agirre
- Datak: abenduak 12
- Ordutegia: 18:00-21:00
- Eguna: osteguna
- Plazak: 10
- Prezioa: 4,50 euro
Stencila kale-artearen barnean kokatzen den teknika bat da, eta aurretik moztutako txantiloi baten laguntzaz irudi bat inprimatzean datza.
Laborategi honetan ikusiko dugu stencila tresna eraginkorra dela jendartean mezu bat transmititzeko; izan ere, historikoki, aldarrikapen tresna bezala erabili izan da. Oraingoan, borroka feminista aldarrikatzeko erabiliko dugu. Horretarako, talde osoa bilduko gara eta erabakiko dugu laborategian sortuko ditugun obrak zeintzuk izango diren. Ondoren, erabakitako stencilak sortuko ditugu denon artean. Bukatzeko, eginiko lanarekin eta espraiak erabiliz, kalean esku-hartze bat egingo dugu, hiriko hormetan gure irudiak ezarriz.
- Dinamizazioa: Jordi Bermejo
- Datak: otsailak 6, 13, 20, 27 eta martxoak 5
- Ordutegia: 18:00-20:30
- Eguna: osteguna
- Plazak: 10
- Prezioa: 18,75 euro
Supper club edo afari klubean aukera izango dugu elikagai berriak dastatzeko, janaria prestatzen ikasteko eta, batik bat, sukalde kontuez berriketan aritzeko. Taldekideen artean prestatuko dugu afaria, eta prestaketa-prozesuaren esperientzia partekatu ahalko dugu. Laborategian afari ederraz gozatzeko parada izango dugu, konpainia ezin hobean.
- Dinamizazioa: Gregory Schaefer
- Egunak: larunbata
- Plazak: 12
- Prezioa: 8euro saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.
- Gaiak, data eta ordutegia:
-
- Arazoak 16, 16:30-20:30
VIETNAM: Vietnamgo sukaldaritza oso gozoa da, freskoa eta osasungarria. Arroza, arraina, usain gozodun belarrak eta fruitu tropikalak kozinatu eta kontsumitzea oso atsegingarria da . Laborategi honetan arrozezko fideo katiluak izango ditugu, udaberriko bilkariak, hainbat entsalada….eta beste hainbat sorpresa! - Arazoak 30, 16:30-20:30
THANKSGIVING: Esker emate afaria: Kultura yankiaren afaririk inportanteena da. Egun horretan, uztaren oparotasuna ospatzen da Erdialdeko Amerikatik Kanadako polarretaraino. AEBko kulturaren topiko tipiko bat da! (pelikula eta telesailetan ikus daitekeen bezala). Belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezetak ikasteko eta dastatzeko aukera izango dugu, eta, esan gabe doa, AEBko ospakizun herrikoienetariko hau geuk ere ospatuko dugu. Gure sukaldaria gogo handiz dago bere amaren estiloko afari hau zuekin partekatzeko. Afarian, hegazti erreak, garaiko barazkiak, kuia pastela eta umore ona, noski! - Urtarrilak 11, 16:30-20:30
Koroaren harribitxiak: hindua, hindua, hindua. Esan dezakegu hindua dela munduko gastronomien artean aberatsenetarikoa, aromatikoenetarikoa eta erromantikoenetarikoa. Negurako gastronomia perfektua da: gorputza berotu eta egunari argi pixka bat ematen dio. Entsalada, ozpinki, dilista eta curry ederrarekin sortuko ditugu azpikontinente horretako iparraldeko zein hegoaldeko plater nahasketak. - Otsailak 8, 16:30-20:30
Beti arte kakahueteak: janari kubatarra. Gregory Schaefer gure sukaldaria Habanan bizi izan zen sasoi batez, eta badaki zerbait sukaldaritza kubatarrari buruz; sormen handia, inprobisazioa, garaiko produktuak eta jaki urritasuna dira ezaugarri nagusiak. Negua berotuko dugu Karibeko uharte honen plater klasiko batzuekin!
- Arazoak 16, 16:30-20:30