Mugimendu gaztea da zentzu guztietan Donostiako Fridays For Future (DFFF). Justizia klimatikoaren aldarrikapenak kalera eramateko sortu da, eta gaurko mundu mailako grebarekin bat egiteko, mobilizazio aste bat antolatu dute. Jon Kareagak, DFFF-ko kidea, mugimenduaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Zubietako azpiegiturak martxan jartzear daudela ikusita, orain arte eginiko lanarekin pozik agertu da Jose Ignacio Asensio (Tolosa, 1966) Ingurumen diputatua. Erraustegiaren eraikuntzarekin Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren arazoa amaitu egin dela uste du.
Zubietako erraustegia eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea osatzen duten gainerako plantak amaituta eta proba fasean daude. Aldundiak urtarrilerako jarri nahi ditu martxan, gaikako bilketatik kanpo geratzen diren Gipuzkoako hiri-hondakinak tratatu ditzaten. Zer da, baina, hor egingo dutena?