Artzain Onaren katedraleko autobus geltokia lekualdatuko dute
 Autobus bat Artzain Onaren katedralaren aurrean. (Argazkia: Donostitik)
                    Autobus bat Artzain Onaren katedralaren aurrean. (Argazkia: Donostitik)                Igandean, hilaren 29an, lekualdatuko dute Artzain Onaren katedraleko autobus geltokia, inguruko lanak direla eta. Loiola kaleko zebrabidearen ondoan jarriko dute behin-behineko geltokia, urriaren 6ra arte. Dbusen linea hauei eragingo die aldaketak: 5-Benta Berri, 16- Igeldo, 18-Seminarioa, 19-Aiete- Bera Bera, 25-Benta Berri-Añorga, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio, 40-Gros-Antiguo-Igara, 45-Renfe Bus Geltokiak – Antiguo-Aiete eta B1, B2 eta B8 gautxoriak.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    