Denboraldia garaipenarekin hasi nahi du Ibaeta Basketek
Zaragozan egingo duten Open Day jardunaldiarekin hasiko du Ibaeta Basketek aurtengo denboraldia. Ligako lehen asteburuko partida guztiak han jokatuko dira, CDM Siglo XXI zelaian, eta donostiarrek Quesos El Pastor taldea izango dute estreinaldirako aurkari gisa. Zazpi lagunarteko izan dituen denboraldi-aurre bizi baten ostean, 26 neurketako liga txapelketa garaipenarekin hasi nahi dute Azu Muguruzaren neskek. Horien artean, Snezana Aleksicek, Mehryn Krakerrek, Laura Garciak, Ariel Edwardsek eta Marita Davydovak, aurtengo fitxaketek, euren debuta egiteko aukera izango dute.
Izotz hockeyan, berriz, Txuri Urdinek Bartzelonarako bidaia egingo du larunbatean, ligako bigarren partida irabazi eta sailkapenaren buruan jarraitzeko asmoz.
Futbolean, azkenik, Realaren bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Neskek Espanyolen aurkako neurketa izango dute, eta mutilek, berriz, Sevilla izango dute aurrez aurre.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 1. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Quesos El Pastor (Larunbata, 20:15)
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 3. jardunaldia
- Bartzelona – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
- Espanyol – Reala (Larunbata, 13:00)
Gizonezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
-
Sevilla – Reala (Igandea, 21:00)