'Gazta' eta 'Zer jan hura izan' lanekin asebete dira
Zazpigarren atalean, Mikel Urretabizkaiaren Gazta dokumentala izan da Zurriolako Butaka saioaren protagonista. Era berean, Igor Arabaolazarekin hitz egin dute Zer jan hura izan film laburraren inguruan, eta Joseba Rekalde zein Lander Berges Gehituko kideekin Sebastiane sarietaz aritu dira. Solasaldian, Urtzi Urkizu eta Alvaro Gomez izan dira. Bideo erreportajeak, aldiz, Penelope Cruz Donostia sariaren inguruko soslaia eta Zinetika atala. Azkenik, kritikarien tartean Mikel Zumeta eta Gorka Bereziartua kritikariek ikusitako filmen iruzkinak egin dituzte.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.